Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
Monarkia historian
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin

Espainiako Monarkiaren Ikurrak

 
Ondare Nazionaleko Errege Bildumei dagozkien koroa eta zetroa, Carlos II eta Carlos III erregeen aldikoak, Madrilgo Errege Jauregian daude. Isabel II.aren erreinaldiaz geroztik, Espainiako Erregeak aldarrikatzeko ekitaldietan erabili dira, izan ere Espainiako monarkiaren ikur adierazgarrienak dira.

Errege Koroa

Errege Koroa
Uztai arruntak, bata bestearekin kateatutako adarrekin apaindua, saskia eusten du. Azken hori enblema heraldikodun zortzi ispiluk osatzen dute, erramuko adarrekin koroatuak. Horietatik zortzi inperial abiarazten dira, bata bestearekin kateatutako adarren diseinuarekin. Gainean, lurbira eta luzera bereko besodun gurutzea kokatzen dira. Markatuta dago: hartza eta gurbitzarekin koroatutako ezkutua/ 75; gaztelua 75; VE/LAS/CO (ispiluetako batean); hartza eta gurbitzarekin koroatutako ezkutua/ 88; gaztelua 88 (inperialetako batean).
Fernando Velascok egin zuen, 1748tik aurrera Errege Etxearen zilargilea izan zenak. Bere marka pertsonala Madril hiriaren eta Madrilgo Gorteen kontrasteen alboan ageri da, baita 1775ko marka kronologikoaren alboan ere. Diademetako batean 1788 urtea ere ageri da, beraz baliteke koroa hondatu izana edo aldaketaren bat egin izana.
Ez dakigu zergatik eskatu zen; hala ere, bere tamainak islatzen du zeremonietarako eta ikur gisa erabili zela, batez ere saskia Gaztela, Leon, Granada, Parma eta Tiroleko erreinuen armekin eta Borboien ostargi-belarrarekin markatuta dagoelako.
Koroa erabat estilo neoklasikokoa da. Programa ikonografikoa zuzenean lotzen da monarkiaren gorespenarekin. Erramuko adarrekin egindako koroek oparotasuna islatzen dute, eta lurbirak eta gurutzeak, berriz, lurreko eta jainkozko boterea. Espainiako monarkiaren ikur gisa erabili da, XVII. mendean fabrikatutako zetroarekin batera, bai monarka berria aldarrikatzean eta honek zina egitean, bai hileta-zeremonietan.
Errege Koroari buruzko datuak:
  • Egilea: Fernando Velasco (1741-1787)
  • Data: 1775 eta 1788
  • Materiala: zilar galdatua, zizelkatua eta urrez estalia.
  • Tamaina: 39 cm-ko altuera; 18,5 cm-ko diametroko uztaia; 40 cm-ko gehienezko diametroa.
Informazio gehiago nahi izanez gero: www.patrimonionacional.es

Errege Zetroa

Errege Zetroa
Urre-koloreko zilarrez egindako hiru kanoiek osatutako makila, filigranazko eta gelaxkako lan finez estaliak, oraindik ere esmalte urdin, berde eta turkesa koloreko abarrak dituztenak. Kanoiak uztaien bidez banatuta daude, lauki-formako ahoetan ezarritako granateak dituztenak ezarrita dituzten. Horrez gain, harri-kristalezko bola landua du ertzean.
Tipologiaren aldetik, Erdialdeko Europako erregeen eta nobleen adierazgarri gisa erabili ohi ziren makilen eredua du. Horien heldulekuaren luzera bera du, eta bukaerako esferan ere bat dator.
1701. urtean Carlos II.a hil zenean egindako inbentarioan deskribatzen da, baina bere jatorria ez da ezagutzen: “Un Bastton Rebesttido de platta dorada blanca y esmaltada de Colores Con quattro ñudettes guarneçidos de granattes y Una bola de Christal Jaquelada por remate de tres quarttas de largo tasado en Veintte y Cinco ducados de platta que hazen quatroçienttos y doze reales y medio de Vellon”. Markarik ez duenez, Europako Erdialdeko egile ezezagun baten lan gisa hartu da.
Izaera sinbolikoa izanik, ez da ageri XIX. mendera arteko monarkei egindako erretratu ofizialetan. Isabel II erreginak eskuan eusten du, zetro balioarekin, Espainiako Bankuan, Sevillako Arte Ederren Museoan eta Madrilgo Erromantizismoaren Museoan gordeta dauden erretratu ofizial ugaritan.
Fernando Velasco zilargileak egindako koroarekin batera, monarka berria aldarrikatzean eta horrek zina egitean erabiltzen da, eta hileta-zeremonietan ere.
Errege Zetroari buruzko datuak:
  • Data: XVII. mendeko erdialdea
  • Egilea: ezezaguna
  • Materiala: urrea, zilarra, granateak, esmaltea eta harri-kristala; galdatua, zizelkatua, ezarria, filigrana eta landua
  • Tamaina: 68 cm
Informazio gehiago nahi izanez gero: www.patrimonionacional.es