Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal

Berorren Errege Gorentasun Asturiasko Printzesa

...nire ahizpa Sofíak eta biok zerbait ikasi badugu, arduraren sena da. Gure gurasoek beti erakutsi digute hori. Eta uste dut nire belaunaldiko gazteak ere horretaz jabetzen direla. Arduraren senari esker, ez ditugu inoiz ahazten gure inguruko pertsonak, gu maite gaituztenak eta maite ditugunak...

Oviedo, 16.10.2020

  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin

Biografía de S.A.R. la Princesa de Asturia

Berorren Errege Gorentasun Asturiasko Printzesa, Leonor Borboikoa eta Ortiz, Berorien Maiestate Espainiako Errege-erregina Felipe jaunaren eta Letizia andrearen alaba zaharrena da. Madrilen jaio zen, 2005eko urriaren 31n. Aitaren aldeko aitona-amonak, Berorien Maiestate Errege-erreginak Juan Carlos jauna eta Sofia andrea, izan ziren bataioko amabitxi-aitabitxiak.
Koroaren oinordekoa da 2014ko ekainaren 19an aita errege aldarrikatu zuten uneaz geroztik. Konstituzioaren 57.2 artikuluaren arabera, une horretatik aurrera izaten da Asturiasko Printzesaren dignitatea, Gironako Printzesaren eta Vianako Printzesaren tituluekin batera, Gaztelako Erresumaren, Aragoiko Koroaren eta Nafarroako Erresumaren oinordekoei dagozkienak; Espainiako monarkiak osatu zuen bateratze hori XVI. mendean. Halaber, Montblanc-eko Dukesaren, Cerverako Kondesaren eta Balaguerreko Andrearen tituluak ere baditu.
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin