Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal

Berorren Maiestate Felipe VI Erregea

Mentalitate berria behar da gaurtik aurrera, espiritu aktiboa eta jarrera ekintzailea, eta ilusioarekin eta prestaketa egokiarekin batera, bultzada izango dira horiek guztiak zuen bizitzan. Zuen eta Espainia osoaren mesedetan

Girona, 22.6.2011
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin
  • Compartir en Google+

HESPERIA FUNDAZIOA

1. Aurrekariak:
Juan Ignacio Balada Llabrés jaunak 2009ko azaroaren 18an zendu zenak, bere ondarearen erdia oinordetzan utzi zien, zati berdinetan, Berorien Errege Gorentasun Asturietako Printze-printzesei eta Berorien Maiestate Errege-erreginen bilobei, eta bide batez Printze-printzesei eskatu zien interes orokorreko Fundazio bat sortzeko, ehuneko beste berrogeita hamarrarekin.
Balada jaunak bete testamentuan zera ezarri zuen, oinordekoek herentziari uko eginez gero, herentzia hori Israelgo Estatuaren esku geratuko zela.
2010eko maiatzaren 28ko , 2011ko otsailaren 25eko eta 2012ko maiatzaren 21eko (eranskina1 , eranskina2) Berorren Maiestate Erregearen Etxearen informazio-oharretan, Balada jaunaren herentziaren xehetasunak azaltzen dira, baita oinordekoen eta Fundazioaren arteko zatitze-eragiketa guztien inguruko xehetasunak ere.
2. Eratzea:
Beren Errege Gorentasun Asturietako Printze-printzeek, Juan Ignacio Balada Llabrés jaunak bere testamentuan adierazitako borondatea betez, Hesperia Fundazioa eratu zuten 2010eko apirilaren 23an, eta fundazio berria Hezkuntza Ministerioaren Fundazioen Erregistroan inskribatu zen, ekainaren 30eko EDU/2133/2010 Aginduaren bidez.
3. Xedea:
Balada jaunak bere testamentuan adierazi zuenez, Fundazioak monarkiaren instituzioa aztertu eta babestu beharko luke Espainian eta atzerrian, eta monarkia sustatu beharko luke zientzien eta arteen bitartez. Ildo horretan, beren Errege Gorentasun Asturietako Printze-printzesei eskumena eman zien beste helburu hauek ezartzeko:
a) gazteen prestakuntza, gazteak lan-merkatuan sartzeko erraztasunak jarriz.
b) proiektu sozialak sustatzea eta horrelako proiektuetan parte hartzea.
c) kulturaren adierazpen guztiak sustatzea.
4. Patronatua eta Protektoratua:
Berorien Errege Gorentasun Asturietako Printze-printzesen Ohorezko Presidentziaren gidaritzapean, Fundazioaren gobernua, ordezkaritza eta administrazioa Patronatu bati agindu zaizkio, honako kide hauek dituena:
Presidentea: Gonzalo Urquijo Fernández de Araoz jauna.
Idazkaria: Enric Brancós Núñez jauna.
Bokala: Luis de Carlos Bertrán jauna.
Patronoek doan dihardute beren karguetan.
Fundazioa Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Protektoratuaren gidaritzapean dago.
5. Auditoretza eta Kontabilitatea:
“PRICEWATERHOUSECOOPERS AUDITORES, S.L.” enpresari agindu zaio Fundazioaren kontu-auditoretza, eta “AUXADI S.A.” enpresa aholkularitza- eta kontabilitate-zereginez arduratzen da, Víctor Salamanca jauna buruan duela.
6. Berorien Errege Gorentasunen dohaintzak:
1.- 2010eko urtarrilaren 16an, Berorien Errege Gorentasun Asturietako Printze-printzesek zera adierazi zuten jendaurrean, Balada jaunaren herentziatik zegokien zati osoa xede sozialetara bideratuko zela.
2.- Arestian aipatutakoaren ondorioz, berorren errege gorentasun Asturiasko printze-printzesak 259.789,86 euro eman dituzte dohaintzan orain arte.
7. Fundazioaren ondarea eta zuzkidura:
1.- Fundazioaren ondarea 5.017.645,73 €-koa da, 2011ko abenduaren 31n.
2.- Fundazioak aurrera daramatzan proiektuak bere ondarearen errentagarritasunaz eta Berorien Errege Gorentasun Asturietako Printze-printzesek egindako dohaintzez finantzatzen dira.
8. Fundazioaren Aurrekontua eta Jardun Plana.
2011ko ekitaldia:
2011. urtean, Hesperia Fundazioaren Jardun Planak gazteak eta gazteen arazo garrantzitsuenetako batzuk izan zituen jomugan. Ildo horretan, ekitaldi horren barruan Fundazioak gazteei laguntzeari eman zion lehentasuna, gazteek enplegu bat lortzeko, porrotaren aurka borrokatzeko edo eskola uzteari aurre egiteko aukera izan zezaten, eta babesgabezia- eta kalteberatasun-egoeran zeuden adingabeei laguntza eta babes berezia eskaini nahi izan zien.
Garatutako proiektuen guztizko zenbatekoa 275.000 € izan zen.
Zehazki, honako lau proiektu hauek onartu ziren:
1.- Desgaituak lan-merkaturatzeko proiektua. FPDIM Menorca Uharteko Desgaituentzako Fundazioarekin elkarlanean, adimen-desgaitasun arinen bat duten gazteei laguntza eman zitzaien lehen lanpostu bat lortu ahal izateko. Proiektuaren zenbatekoa 45.000 € izan zen, eta horri erantsi behar zaio Berorien Errege Gorentasunek 95.000 €-ko ekarpena egin zutela.
2.- Hezkuntza-sistematik atera diren gazteak sistema horretan berriz txertatzeko eta/edo lan-merkaturatzeko proiektua. Espainiako Caritasekin. elkarlanean, proiektu horren bitartez zera lortu nahi zen, eskola-porrotarengatik edo beren borondatez ikasketak alde batera utziak zituzten gazteak hezkuntza-sistemara itzultzeko, lanpostu bat lortzeko edo enplegu bat lortzea ahalbidetuko zien prestakuntza espezifiko bat jasotzeko erraztasunak jartzea. Zehazki, Malagako Caritasek egikaritu zuen proiektua, “Ibilgailu arinen mekanika-laguntzaile izateko aurretailerra” izeneko programa okupazionala garatzeko. Proiektuaren zenbatekoa: 45.000 €.
3.- Gizarte-bazterkeriako egoeran eta/edo arriskuan dauden adingabeekiko proiektua. Espainiako Gurutze Gorriarekin elkarlanean, proiektu bat garatu zen, eta horren bitartez, gizarte-arriskuko egoeran zeuden haurrei zaintza eta hezkuntza-arreta eskaini zitzaien, haien familiei babesa eta laguntza emanez. Zehazki, onartutako proiektuari “Gizarte-arriskuan dauden haurren familiak zaintzeko proiektua” deitu zioten, eta, proiektu horri esker, 4 urtetik 14 urtera bitarteko haurrak gizarte-arriskuko egoeran dituzten familiei arreta eskaini zitzaien Espainiako Gurutze Gorriak Salamancan duen haurrentzako Eguneko Zentroan. Proiektuaren zenbatekoa 45.000 € izan zen.
4.- Ezohiko gaixotasunen eremuko ikerkuntza-proiektua. Proiektuaren helburua ikerlan bat diruz laguntzea zen, hain zuzen ere ICREAko ikertzaile eta Bellvitge-ko Ikerkuntza Biomedikoko Institutuko Gaixotasun Neurometabolikoetako Taldeko buru Aurora Pujol Onofre doktoreak koordinatuta adrenoleukodistrofia deitutako gaixotasun neurologikoaren inguruan egiten ari den ikerlana diruz laguntzea. Proiektuaren zenbatekoa: 45.000 €.
9. Fundazioaren Aurrekontua eta Jardun Plana.
2012ko ekitaldia:
2012. urtean, Fundazioak aurrera jarraitu du eduki sozialeko proiektuetan inbertitzeko politikarekin, eta, ildo horretan, gazteak eta babes-premia handia dutenak izan dira politika horien jomuga nagusiak.
Onartutako proiektuen guztizko zenbatekoa 100.000 € izan zen. Honako hiru proiektu hauek onartu ziren:
1.- Bellvitge-ko Ikerkuntza Medikoko Institutuan Pujol doktoreak eta ICREAk “adrenoleukodistrofia” deitutako gaixotasun neurologikoaren inguruan garatutako ikerkuntza-proiekturako laguntza urtebetez berritu da . Proiektuaren zenbatekoa: 25.000 €.
2.- ONCErekin elkarlanean, haur itsu eta gorrei sentsazioak transmititzen interpretatzen eta komunikatzen laguntzeko helburuarekin sortutako proiektua onartu zen. Zehazkiago, ONCEren programari “Bitartekotza Programa, ONCE Fundazioak garatzen duena gor eta itsuei laguntzeko” esaten zaio. Proiektuaren zenbatekoa: 25.000 €.
3.- Lorcako Udalarekin elkarlanean, proiektu bat onartu zen lurrikararen ondorioz Pilar Soubrier ikastetxeak bere egituran izandako kalteak konpontzeko. Urritasun psikiko eta fisikoak dituzten haurrez arduratzen dira ikastetxe horretan. Proiektuaren zenbatekoa: 30.000 €.
10. Berorien Errege Gorentasunek proiektuei egindako bisitak:
Beren jarduera-programaren barruan, Berorien Errege Gorentasun Asturietako Printze-printzesek bisitatu egiten dituzte Hesperia Fundazioak beste zenbait erakunderekin elkarlanean garatutako proiektuak.
Hala, 2011ko martxoaren 2an,gazte desgaituak lan-merkaturatzeko proiektua bisitatu zuten, FPDIM Menorca uharteko Desgaituentzako Fundazioarekin elkarlanean garatu dena adimen-desgaitasun arinen bat duten gazteei lehen lanpostua eskuratzen laguntzeko.  
 
2011ko irailaren 23an, berriz, Berorien Errege Gorentasunek “Gizarte-arriskuko egoeran dauden haurren familiak zaintzeko proiektua” bisitatu zuten, Espainiako Gurutze Gorriak Salamancan duen haurrentzako Eguneko Zentroan, familiei babesa eta laguntza eskaintzeko. Espainiako Gurutze Gorriarekin elkarlanean garatu da proiektu hori, 4 urtetik 14 urtera bitarteko haurrak gizarte-arriskuko egoeran dituzten familiei laguntzeko.
 
Azkenik, 2012ko maiatzaren 22an, hezkuntza-sistematik irten diren gazteak sistema horretan berriz txertatzeko eta/edo lan-merkaturatzeko Malagako Caritasek “Ibilgailu arinen mekanika-laguntzaile izateko aurretailerra” deitutako programa okupazionala garatzeko egikaritutako proiektua bisitatu zuten.
 
 
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin
  • Compartir en Google+