Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal

Berorren Maiestate Juan Carlos Erregea

Eskakizun handiko garaiak bizi ditugu egun. Zailtasun ugari ditugu aurretik, baina espainiar izateagatik harrotzeko moduko balore sendo ugari ditugu, eta iragan hurbila gainditu izanak ere aurrera egiteko nahia pizten digu.

Palacio de La Zarzuela, 24.12.2011
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin
  • Compartir en Google+

Berorren Maiestate Juan Carlos I.a Erregea

Berorren Maiestate don Juan Carlos I Erregea 1938ko urtarrilaren 5ean jaio zen Erroman, Errege Etxeko kideak bertan bizi baitziren, 1931n, Errepublika aldarrikatu zenean, Espainiatik irten behar izan zutelako. Gurasoak izan zituen, batetik, Juan Borboi-Battembergekoa, Bartzelonako kondea eta Espainiako Errege Etxeko burua, haren aitak, Alfonso XIII.a Erregeak, karguari uko egin ondoren, eta, bestetik, María de las Mercedes Borboikoa eta Orleansekoa.
Bere aitaren gogoari jarraiki, funtsezko prestakuntza Espainian jaso zuen. Hamar urte zituela iritsi zen lehen aldiz Espainiara, eta Portugaldik zetorren, 1946. urteaz geroztik Bartzelonako konde-kondesak Estoril hiribildu atlantikoan bizi baitziren. Aurretik, barneko ikaslea izan zen Suitzako Friburgo hiriko Marianisten ikastetxean.
 

Prestakuntza Akademikoa

1954an Batxilergoa amaitu zuen San Isidro Institutuan, Madrilen, eta 1955az geroztik hiru Armadetako Akademia eta Eskola Militarretan ikasi zuen. Armadan Ofizial-gradua lortu zuen. Etapa horretan praktika-bidaia egin zuen, "Juan Sebastián Elcano" eskola-ontzian ofizialgai gisa jardunez, eta pilotu militarraren titulua lortu zuen. 1960-61 ikasturtean prestakuntza osatu zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Zuzenbide Politikoaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen, Ekonomiaren eta Ogasun Publikoaren alorretako ikasketak eginez.
1962ko maiatzaren 14an Berorren Errege Gorentasun Greziako Sofia printzesarekin ezkondu zen, Atenasen, hain zuzen ere Berorien Maiestate Pablo I.a eta Federica Errege-erreginen lehen alabarekin. Eztei-bidaia amaitutakoan, Printze-printzesak Zarzuela Jauregira joan ziren bizitzera, Madrilgo inguruetan, eta gaur egun ere bertan bizi dira. 1963an beren seme-alabetako lehena jaio zen, Berorren Errege Gorentasun Elena infanta. Bi urte geroago, berriz, Berorren Errege Gorentasun Cristina infanta jaio zen, eta azkenik, 1968an, Berorren Errege Gorentasun Felipe printzea.

  • Don Juan Carlos durante una excursión en el barco "Saltillo"
    © EFE

    Don Juan Carlos durante una excursión en el barco "Saltillo"

    28.08.1949
  • Compromiso de Don Juan Carlos y Doña Sofía
    © EFE

    Compromiso de Don Juan Carlos y Doña Sofía

    Lausana (Suiza), 12.09.1961
  • Boda de SS.MM. los Reyes en Atenas
    © EFE

    Boda de SS.MM. los Reyes en Atenas

    Atenas (Grecia), 14.05.1962
  • Nacimiento de la Infanta Dª Elena
    © EFE

    Nacimiento de la Infanta Dª Elena

    Madrid, 21.12.1963
  • Nacimiento de Don Felipe
    © EFE

    Nacimiento de Don Felipe

    Madrid, 30.01.1968
  • Nacimiento de la Infanta Dª Cristina
    © EFE

    Nacimiento de la Infanta Dª Cristina

    Madrid, 13.06.1965
  • Imagen de Don Juan Carlos y Doña Sofía, acompañados por sus hijos en las Fiestas del Pilar del año 1970
    © EFE

    Imagen de Don Juan Carlos y Doña Sofía, acompañados por sus hijos en las Fiestas del Pilar del año 1970

    12.10.1970
1969an Estatuko Buruzagitzako ondorengo izendatu zuten, eta harrez geroztik jarduera ofizialetan parte hartzen hasi zen, Espainian barrena bidaiatzen eta atzerriko herrialdeak bisitatzen.
 

Espainiar guztien erregea

Aurreko Estatuko buru Francisco Franco hil ondoren, Juan carlos Errege aldarrikatu zuten, 1975eko azaroaren 22an, eta Gorteetan nazioari lehen mezua helarazi zion, bere erregealdiaren oinarrizko ideien berri emateko: demokrazia berrezartzea eta espainiar guztien erregea izatea, salbuespenik gabe.
Talde berri batek gidatu zuen demokraziarako trantsizioa, 1976ko Erreforma Politikoari buruzko Legea abiapuntutzat hartuta. 1977ko maiatzean, Bartzelonako Kondeak Erregearen esku utzi zituen bere eskubide dinastikoak eta Espainiako Errege Etxeko Buruzagitza, demokraziara itzultzean Koroari zegokion eginkizuna betetzen ari zela berresten zuen ekitaldi baten esparruan. Hilabete geroago, hauteskunde demokratikoak egin ziren, 1936. urteaz geroztik lehen aldiz, eta Parlamentu berriak egungo Konstituzioaren testua landu zuen. Konstituzioa onetsi egin zen, 1978ko abenduaren 6ko erreferendumaren bitartez, eta jarraian, urte eta hilabete bereko 27an, Berorren Maiestate Erregeak berretsi egin zuen, Gorte Nagusietako bilkura ospetsuan.
Konstituzioaren arabera, parlamentuzko Monarkia da Estatuaren eredu politikoa, eta, horren barruan, Erregeak arbitratzen eta moderatzen du erakundeen ohiko funtzionamendua. Gorteetan emandako mezuaren bitartez, Joan Karlos Erregeak argi eta garbi adierazi zuen Konstituzioa onartzeko eta betetzeko erabaki irmoa hartua zuela. Izan ere, 1981ko otsailaren 23ko gauean, Erregearen jardunak Konstituzioa eta demokrazia salbatu zituen, gainerako botere konstituzionalak Parlamentuan bahituta zeudelako ahalegin kolpistaren ondorioz.
Bere erregealdian munduko ia herrialde guztiak bisitatu ditu ofizialki, baita nazioarteko erakunde nagusiak ere, bai mundu-mailakoak bai eskualdekoak.

  • Don Juan Carlos acepta la sucesión a la Jefatura del Estado
    © EFE

    Don Juan Carlos acepta la sucesión a la Jefatura del Estado

    Madrid, 23.07.1969
  • Proclamación de Don Juan Carlos como Rey de España
    © EFE

    Proclamación de Don Juan Carlos como Rey de España

    Madrid, 22.11.1976
  • Referéndum sobre la Ley de la Reforma Política
    © EFE

    Referéndum sobre la Ley de la Reforma Política

    Madrid, 15.12.1976
  • El Conde de Barcelona cede los honores dinásticos a favor de su hijo, el Rey Juan Carlos I
    © EFE

    El Conde de Barcelona cede los honores dinásticos a favor de su hijo, el Rey Juan Carlos I

    Madrid, 14.05.1977
  • Sanción a la Constitución
    © EFE

    Sanción a la Constitución

    Madrid, 27.12.1978
  • Intervención de S.M. el Rey ante el intento de golpe de Estado
    © EFE

    Intervención de S.M. el Rey ante el intento de golpe de Estado

    Madrid, 24.02.1981
  • Firma de la Declaración de Principios Hispano-Norteamericana
    © EFE

    Firma de la Declaración de Principios Hispano-Norteamericana

    19.07.1974


Estatuburuaren eginkizuna

Berorren Maiestate Erregeak estilo berri bat bultzatu du Iberoamerikako harremanetan, hizkuntza bera partekatzen duen kultura-komunitate baten berezko identitate-ezaugarriak azpimarratuz eta baterako ekimenak sortu eta lankidetza molde egokietan parte hartu beharra dagoela aldarrikatuz. Iberoamerikako Goi-bilerak testuinguru horretan sortu ziren, eta lehen goi-bilera Guadalajaran egin zen, Mexikon, 1991n.
Juan Carlos Erregeak beti azpimarratu nahi izan du Espainiak bokazio europarra duela, eta ildo horretan, zeregin garrantzitsua bete du Espainia Europako Komunitateetan sartzeko prozesuan. Europar Batasunak garrantzi handia du gaur egungo munduan, eta bereziki eremu kideetan, Iberoamerikan bereziki, eta Erregeak behin eta berriz azpimarratu du garrantzi hori, mezu ugaritan.
Erregearen europarzaletasuna eta Espainian demokrazia berrezartzean bete duen eginkizuna behin eta berriz aintzatetsi dute, eta Nazioarteko Sari ugari jaso ditu, horren adierazgarri.
Espainiako eta atzerriko ospe handiko hogeita hamar unibertsitatek Honoris Causa Doktore izendatu dute.
 
Espaineradunen komunitatearen ondare den gaztelania eta hizkuntza horrek gaur egungo munduan duen etorkizun oparoa dira gaur egun gehien interesatzen zaizkion gaiak. Ildo horretan, Errege Akademiaren aldeko Fundazioaren sorrera bultzatu zuen, eta azkenean Fundazioa 1994an eratu zen, erakunde publiko eta pribatuen parte-hartzearekin.

  • El Rey Juan Carlos recibe el premio Carlomagno en Aquisgrán (Alemania Federal)
    © EFE

    El Rey Juan Carlos recibe el premio Carlomagno en Aquisgrán (Alemania Federal)

    Aquisgrán (Alemania Federal), 20.06.1982
  • El Rey durante su intervención en los actos de la Pascua Militar
    © Casa de S.M. el Rey

    El Rey durante su intervención en los actos de la Pascua Militar

    Madrid, 06.01.2012
  • Firma del tratado de Adhesión de España a la Comunidad Económica Europea
    © EFE

    Firma del tratado de Adhesión de España a la Comunidad Económica Europea

    Madrid, 12.06.1985
  • Conferencia de Paz en Madrid sobre Oriente Medio
    © EFE

    Conferencia de Paz en Madrid sobre Oriente Medio

    Madrid, 30.10.1991
  • Inauguración de los Juegos Olímpicos de Barcelona
    © EFE

    Inauguración de los Juegos Olímpicos de Barcelona

    Barcelona, 25.07.1992
  • Celebración del 70 cumpleaños de S.M. el Rey
    © Casa de S.M. el Rey

    Celebración del 70 cumpleaños de S.M. el Rey

    Madrid, 09.01.2008
  • Ceremonia de apertura de la X Legislatura
    © Casa de S.M. el Rey

    Ceremonia de apertura de la X Legislatura

    Palacio de las Cortes. Madrid, 27.12.2011
  • El Rey Don Juan Carlos I es investido doctor "honoris causa" por la Universidad de Nueva York
    © EFE

    El Rey Don Juan Carlos I es investido doctor "honoris causa" por la Universidad de Nueva York

    Nueva York (EEUU), 07.12.1983
  • Don Juan Carlos durante su intervervención en la primera sesión de las Cumbres Iberoamericanas
    © EFE

    Don Juan Carlos durante su intervervención en la primera sesión de las Cumbres Iberoamericanas

    Guadalajara (México), 18.07.1991
  • Don Juan Carlos impone la medalla del premio Miguel de Cervantes 2010 a Ana María Matute
    © EFE

    Don Juan Carlos impone la medalla del premio Miguel de Cervantes 2010 a Ana María Matute

    Alcalá de Henares (Madrid), 27.04.2011
  • Su Majestad el Rey Don Juan Carlos, al anunciar a los españoles su voluntad de abdicar la Corona de España
    © Casa de S.M. el Rey

    Su Majestad el Rey Don Juan Carlos, al anunciar a los españoles su voluntad de abdicar la Corona de España

    Palacio de La Zarzuela. Madrid, 02.06.2014
  • Momento en el que Su Majestad el Rey Don Juan Carlos sanciona y promulga la Ley Orgánica por la que hace efectiva la abdicación de la Corona de España
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Momento en el que Su Majestad el Rey Don Juan Carlos sanciona y promulga la Ley Orgánica por la que hace efectiva la abdicación de la Corona de España

    Palacio Real de Madrid, 18.06.2014
  • Don Juan Carlos y Don Felipe se abrazan tras la firma de la Ley Orgánica por la que Su Majestad el Rey hace efectiva su abdicación
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Don Juan Carlos y Don Felipe se abrazan tras la firma de la Ley Orgánica por la que Su Majestad el Rey hace efectiva su abdicación

    Palacio Real de Madrid, 18.06.2014
2014ko ekainaren 2an, Berorren Maiestate Juan Carlos I.a Erregeak idatzi bat sinatu eta eman zion gobernuko presidenteari jakinarazteko Espainiako koroari uko egiten ziola.
Berorren Maiestate Juan Carlos I.a Erregearen abdikazioari buruzko Lege Organikoa 2014ko ekainaren 18an berretsi eta promulgatu zen. Hurrengo egunean, bere seme Berorren Errege Gorentasun Felipe Printzea Espainiako Errege izendatu zuten.
 

Bere zaletasunak

Juan Carlos Erregea zenbait kiroletan aritzen da sarri, eskian eta belan bereziki, eta kirol-jarduna bultzatzen du, prestakuntza-eskola egokia izateaz gain, gizarte-balio bikainak ere eskaintzen dituen neurrian. Errege-erreginek eta Errege Etxeak etengabeko babesa ematen diete Espainiako talde olinpikoei, eta jarrera hori bereziki nabarmendu zen Bartzelonako Joko Olinpiarretan, 1992. urtean.

Bideoa

http://www.rtve.es/alacarta/showEmbeddedCode.shtml?contentID=.

25 años de reinado de S.M. el Rey Don Juan Carlos (1ª parte). Reportaje RTVE
19.11.2000

Bideoa

http://www.rtve.es/alacarta/showEmbeddedCode.shtml?contentID=.

25 años de reinado de S.M. el Rey Don Juan Carlos (2ª parte). Reportaje RTVE
19.11.2000

Hitzaldiak

"... son dignas de elogio las iniciativas del Teatro Real para incorporar a nuevos públicos, muy especialmente a los jóvenes, y el desarrollo de un Programa Social que tiene como objetivo la integración y el crecimiento personal de determinados colectivos desfavorecidos a través de la música ..."

Palabras de S. M. el Rey Don Juan Carlos en la Entrega de la Medalla de Honor 2017 de la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando concedida al Teatro Real

Real Academia de Bellas Artes de San Fernando. Madrid , 13.11.2017S.M. el Rey Don Juan Carlos