Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal

Berorren Maiestate Felipe VI Erregea

Gure demokraziaren indarra gutako bakoitzarekin lotuta dago, arlo publikoan parte hartzeko dugun borondatearekin, lanean buru-belarri aritzearekin, printzipio moralek gure gizartea irmo eta modu iraunkorrean kohesionatzearekin.

Teatro Campoamor de Oviedo - Premios Príncipe de Asturias 2011, 21.10.2011
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin
  • Compartir en Google+

BERORREN ERREGE GORENTASUN ASTURIETAKO PRINTZEAREN BIOGRAFIA PROPOSAMENA

BBerorren Errege Gorentasun Asturietako Printze Filipe Borboikoa eta Greziakoa, Berorien Maiestate Espainiako Errege-erregin Joan Karlosen eta Sofiaren seme-alabetako hirugarrena da. Madrilen jaio zen, 1968ko urtarrilaren 30ean, Nuestra Señora de Loreto klinikan. Bataioaren Sakramentuan Filipe, Joan, Paulo eta Santu Guztien Alfontso izenak jaso zituen, Espainian erreinatu zuen lehen Borboikoaren, Espainiako Errege Etxeko buru aitaren aldeko aitonaren, Heleniarren Errege amaren aldeko aitonaren eta Espainiako Errege Alfontso XIII.a birraitonaren oroimenez, hurrenez hurren. Aitabitxi-amabitxiak, berriz, Berorren Errege Gorentasun Joan Borboikoa, Bartzelonako kondea, eta Viktoria Eugenia erregina, birramona, izan zituen, hurrenez hurren.
Koroaren oinordeko 1975eko azaroaren 22an aita Errege aldarrikatu zuten uneaz geroztik, 1977ko urtarrilaren 22an Asturietako Printzearen titulua jaso zuen, Gironako Printzearen eta Vianako Printzearen tituluekin batera, Gaztelako, Aragoiko eta Nafarroako Erresumetako oinordekoei dagozkienak; izan ere, Espainiako Monarkiak erresuma horiek elkartu zituen, XVI. mendean. Gainera, Montblanceko Dukearen, Cerverako Kondearen eta Balaguerko Jaunaren tituluak ditu.

  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid, 08.02.1968
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Oviedo 1981,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Cartagena de Indias (Colombia) 1983,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid, 30.01.1986
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Palacio de La Zarzuela. Madrid, 08.02.1968
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Zaragoza 1970,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid, 22.11.1975
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid, 16.05.1977
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Zaragoza, 11.10.1985
 
1981ean Urrezko Ardi-larruaren Ordena Ospetsuaren lepokoa jaso zuen, Ordenaren Burua eta Subiranoa den Berorren Maiestate Joan Karlos Erregearen eskutik. Martxoaren 16ko 284/2001 Errege Dekretuaren bitartez, Berorren Errege Gorentasun Asturietako Printzearen Zutoihala eta Estandartea sortu ziren, eta, dekretu horretan, Printzearen Armak, Zutoihala eta Estandartea deskribatu ziren.
1986ko urtarrilaren 30ean, hemezortzi urte betetzean, honako hauek zin egin zituen Gorte Nagusietan: Erregearekiko leialtasuna, bere eginkizunak leialtasunez betetzea, Konstituzioa eta Legeak betetzea eta betearaztea, eta herritarren eta Autonomia Erkidegoen eskubideak errespetatzea, Koroaren oinordeko gisa dagokion zeregin instituzionalaren erantzukizun osoa bere gain hartuz.
2003ko azaroaren 1ean, Berorien Maiestate Errege-erreginek iragarri zuten Printzeak Letizia Ortiz Rocasolano andrearekin ezkontzeko konpromisoa hartua zuela.
Erlijio-zeremonia 2004ko maiatzaren 22an ospatu zen, Madrilgo Santa María la Real de la Almudena katedralean.
Bi alaba dituzte, Leonor eta Sofia infantak, eta biak ere Madrilen jaio ziren, 2005eko urriaren 31n eta 2007ko apirilaren 29an, hurrenez hurren.

  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid, 22.05.2004
  • Sus Altezas Reales los Príncipes de Asturias durante su enlace matrimonial
    © Casa de S.M. el Rey

    Sus Altezas Reales los Príncipes de Asturias durante su enlace matrimonial

    Madrid, 22.05.2004
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid, 22.05.2004
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid, 22.05.2004
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Palacio de La Zarzuela. Madrid, 14.01.2006
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Palacio de La Zarzuela. Madrid, 15.07.2007
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid 2011,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid 2011,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Palma de Mallorca 2011,
  • Su Majestad el Rey recibe el saludo de Su Majestad el Rey Don Juan Carlos tras imponerle la faja de capitán general
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Su Majestad el Rey recibe el saludo de Su Majestad el Rey Don Juan Carlos tras imponerle la faja de capitán general

    Palacio de La Zarzuela. Madrid, 19.06.2014
  • Su Majestad el Rey jura fidelidad a la Constitución Española y desempeñar fielmente su cargo
    © Casa de Su Majestad el Rey / Borja Fotógrafos

    Su Majestad el Rey jura fidelidad a la Constitución Española y desempeñar fielmente su cargo

    Congreso de los Diputados. Madrid, 19.06.2014
  • Don Felipe durante su Mensaje de Proclamación
    © Casa de Su Majestad el Rey / Borja Fotógrafos

    Don Felipe durante su Mensaje de Proclamación

    Congreso de los Diputados. Madrid, 19.06.2014
  • Sus Majestades los Reyes saludan desde el balcón del Palacio Real
    © Casa de Su Majestad el Rey / Borja Fotógrafos

    Sus Majestades los Reyes saludan desde el balcón del Palacio Real

    Palacio Real de Madrid, 19.06.2014
 

PRESTAKUNTZA

Eskolaurreko, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko ikasketak Santa María de los Rosales ikastetxean egin zituen, eta bertan jardun zuen 1984. urtera arte. Jarraian, bigarren mailako ikasketak amaiturik, azken ikasturtea, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtearen baliokidea, Lakefield College School-en egin zuen, Kanadan.
1985eko irailetik 1988ko uztailera bitarte, Berorren Errege Gorentasunak ikasketa militarrak egin zituen Zaragozako Akademia Orokor Militarrean, eta bertan banderaren zina egin zuen, 1985eko urriaren 11n. Prestakuntza militarra Marín-go Armadako Itsasketa Eskolan, eta, ondoren, San Javier-ko Aire Akademia Orokorrean jarraitu zuen, eta, 1989ko uztailean, Infanteriako Tenientearen, Ontzi Alferezaren eta Abiazio Armaren Tenientearen despatxuak jaso zituen.
1988ko urritik 1993ko ekainera bitarte Madrilgo Unibertsitate Autonomoan ikasi zuen, eta bertan Zuzenbidean lizentziatu zen. Ekonomia Zientzien karrerako zenbait irakasgai ere ikasi zituen, gai horretan prestakuntza osatzeko.
1993ko irailean Nazioarteko Harremanetako Masterra hasi zuen Georgetown Unibertsitatearen (Washington DC) Edmund Walsh School of Foreign Service-n, eta 1995eko maiatzaren 26an graduatu zen.

  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid 1980,
  • S.A.R. el príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el príncipe de Asturias

    Palma de Mallorca 1982,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Canadá 1985,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Washington 1995,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Zaragoza 1985,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Barcelona 1992,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Palacio de La Zarzuela. Madrid 2012,
JARDUERA OFIZIALAK
Estatu Batuetan ikasketa ofizialak amaitu zituenez geroztik, Filipe jaunak Koroaren oinordekoa den aldetik dagozkion konpromiso instituzionalak betetzen ditu Espainian eta atzerrian, eta Espainiako bizitza publikoaren sektore eta eremu guztietako ekitaldi nagusietan parte hartzen du.
1990. urteaz geroztik Autonomia Erkidegoetan hainbat bisitaldi ofizial egin ditu, Espainia bertatik bertara ezagutzeko eta espainiarrengana errazago hurbiltzeko.
Aldian-aldian organo konstituzionaletako, Estatuko instituzio nagusietako eta Autonomia Erkidegoetako ordezkariekin biltzen da, horien guztien jardueren berri izateko.
Gainera, politikaren, ekonomiaren, kulturaren eta komunikabideen hainbat pertsona hartzen ditu, jendaurrean eta pribatuan, Estatuko zein nazioarteko errealitatearen jakinaren gainean egoteko.

  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Estocolmo, 19.04.2005
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Alcalá de Henares (Madrid), 20.07.2011
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid, 17.12.2010
  • Vista general del Patio de los Austrias durante el transcurso de la reunión que Don Felipe y Doña Letizia mantuvieron con el Patronato del Instituto C
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Vista general del Patio de los Austrias durante el transcurso de la reunión que Don Felipe y Doña Letizia mantuvieron con el Patronato del Instituto Cervantes

    Palacio Real de El Pardo. Madrid, 09.10.2014
 

JARDUERA MILITARRAK

Berorren Errege Gorentasuna sarri biltzen da Indar Armatuetako eta Guardia Zibileko ordezkariekin, eta, horretarako jarduera-programaren barruan, despatxuak ematen ditu Ofizialen eta Ofizialordeen Akademietan, ariketa eta maniobretan parte hartzen du, unitateak, zentroak eta erakundeak bisitatzen ditu, eta, 2010. urteaz geroztik, militarrak audientzian hartzen ditu.
Filipe jaunak harremanetan jarraitzen du Akademia Militarretan ikaskide izan zituen lagunekin, eta gainera harrera pribatuak egiten dizkie Armadako eta Goardia Zibileko goi-kargudunei, eta lan-bilerak egiten ditu gaurkotasun-gaiak aztertzeko.

  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Cartagena (Murcia) 2006,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Morón de la Frontera (Sevilla) 2008,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Zaragoza 2006,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Logroño (La Rioja) 2011,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Afganistán 2008,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Océano Índico 2012,
  • Su Majestad el Rey pasa revista al Batallón de la Guardia Real que rinde honores
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Su Majestad el Rey pasa revista al Batallón de la Guardia Real que rinde honores

    Madrid, 12.10.2014
 

JARDUERAK ATZERRIAN

Asturietako Printzeak jarduera ugari egiten ditu atzerrian, eta buru-belarri jarduten du Espainiaren interes ekonomiko eta komertzialak sustatzeko ahaleginean. Interes berezia du, halaber, Espainiako hizkuntzaren eta kulturaren inguruko jakintza sustatzeko, eta horretarako, batetik, Cervantes Institutuko zentro-sareari laguntzen dio, eta, bestetik, zenbait katedra sortzen ditu, Espainiaren historia eta egungo errealitatea atzerriko Unibertsitate nagusietan hedatzeko.
Horretarako, urtero-urtero, Letizia printzesarekin Iberoamerikako herrialde batera joaten da bidaia ofizialean, baita Europar Batasuneko, Ekialde Ertaineko edo Ekialde Urruneko herrialde batera ere, Espainiaren interes estrategikoen arabera hautaturik.
1996ko urtarrilaz geroztik, Asturietako Printzeak Espainiaren ordezkaritza bere gain hartu du Iberoamerikako presidenteen kargu-jabetzeetan.

  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Japón 2005,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Madrid,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Brasil 2011,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    China 2007,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Emiriatos Arabes Unidos 2011,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Polonia 2008,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Estados Unidos 2009,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Israel 2011,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Palestina 2011,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Chile 2011,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Mexico 2008,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Brasil 2005,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    Perú 2010,
  • S.A.R. el Príncipe de Asturias
    © EFE

    S.A.R. el Príncipe de Asturias

    República de Colombia, 2009 ,
  • Don Juan Carlos y Don Felipe se abrazan tras la firma de la Ley Orgánica por la que Su Majestad el Rey hace efectiva su abdicación
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Don Juan Carlos y Don Felipe se abrazan tras la firma de la Ley Orgánica por la que Su Majestad el Rey hace efectiva su abdicación

    Palacio Real de Madrid, 18.06.2014
  • El Rey Don Felipe durante la pronunciación de su discurso en la Asamblea General de Naciones Unidas
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    El Rey Don Felipe durante la pronunciación de su discurso en la Asamblea General de Naciones Unidas

    Nueva York, 24.09.2014
 

FUNDAZIOAK

Jarduera ofizialez gain, Filipe jauna zenbait Elkartetako eta Fundaziotako Ohorezko Presidente da, eta horien guztien jardueretan inplikatzen da, lan-bileretan parte hartuz eta horien Patronatuetako bileren buruan jardunez. Horien guztien artean Asturietako Printzearen Fundazioa, Gironako Printzearen Fundazioa eta Hesperia Fundazioa nabarmentzen dira.
Asturietako Printzearen Fundazioa Oviedon sortu zen, 1980ko irailaren 24an, besteak beste, Gizateriaren aurrerabidean lagungarri diren balio kultural eta moral guztiak goresteko eta sustatzeko xedearekin. Fundazioaren ikurrak “Asturietako Printzearen” sariak dira, urtero-urtero ematen direnak eta nazioarteko ospe handia dutenak. Urtero-urtero, urrian, Berorren Errege Gorentasunak ematen ditu sariak, Oviedon.
Gironako Printzearen Fundazioa Gironan sortu zen 2009an gazteei laguntza eskaintzeko helburuarekin, eta, zehazkiago, gazteen espiritu ekintzailea sustatzeko enpresaren, gizartearen, zientziaren eta akademiaren eta kulturaren eremuetan. Impulsa Foroa da Fundazioaren ekitaldi nagusia, eta urtero-urtero Gironan egiten da.
Printzesarekin batera Hesperia Fundazioko, burua da, 2010. urtean sortu zena gazteen artean, eta bereziki eremu ahulenetan aurkitzen diren gazteen artean, proiektu sozialak sustatzeko helburuarekin.
Gainera, aldian-aldian bilerak egiten ditu, batetik, ekonomia- eta gizarte-garapenaren bidez pobreziaren aurkako borrokan diharduen Codespa Fundazioarekin, eta bestetik, Elcano Errege Institutuarekin, hain zuzen ere Espainian, nazioarteko eta estrategiako harremanen eremuan, pentsamenduari eta ideia-sorkuntzari dagokienez indarrean dagoen “think tank” nagusiarekin.
 

ZALETASUNAK

Kirolzalea da, oro har, eta, 1992ko Bartzelonako Jokoetan, Belako talde olinpiarreko kide izan zen, Soling klasean. Gainera, Jokoen inaugurazioan, Espainiako taldearen banderarekin desfilatu zuen. Seigarren amaitu zuen, eta horregatik diploma olinpiarra lortu zuen.
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin
  • Compartir en Google+

Bideoa

Mensaje de S.M. el Rey en su proclamación ante las Cortes Generales
Congreso de los Diputados. Madrid, 19.06.2014

Bideoa

Su Majestad el Rey jura la Constitución y es proclamado Rey de España
Congreso de los Diputados. Madrid, 19.06.2014

Bideoa

http://www.rtve.es/alacarta/showEmbeddedCode.shtml?contentID=.

Jura de la Constitución por parte de S.A.R. el Príncipe de Asturias
30.01.1986