Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal

Berorren Maiestate Letizia Erregina

Ezinbesteko hezkuntza-tresna da Lanbide Heziketa, eredu ekonomikoa berbideratu, eta garapen pertsonal eta profesionala bultza dezakeena, gizarte osoa hobetzeko egokia, azken batean

Madrid, 4.4.2011
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin
  • Compartir en Google+

BERORREN MAIESTATE ERREGINAREN BIOGRAFIA

  

SARRERA

 

Berorren Maiestate Erregina, Letizia Ortiz Rocasolano andrea, Oviedon jaio zen, 1972ko irailaren 15ean, eta Jesús Ortiz Álvarez jaunaren eta Paloma Rocasolano Rodríguez andrearen alaba da.
Oviedon hasi zituen ikasketak, La Gesta ikastetxe publikoan, eta, ondoren, Alfonso II Institutuan. 14 urte zituela Madrilera joan zen guraso eta ahizpekin, eta bertan amaitu zituen eskola-ikasketak, Ramiro de Maeztu Institutuan. Letizia andrea zibiletik ezkondu zen 1999an, eta urtebete geroago dibortziatu zen.
Berorren Maiestatea Informazio Zientzietan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Kazetaritzako espezialitatean, eta gainera Ikus-entzunezko Kazetaritzako Masterra egin zuen, Ikus-entzunezko Kazetaritzako Ikasketen Institutuan.
2003ko azaroaren 1ean, Berorien Maiestate Errege-erregina Juan Carlos jaunak eta Sofia andreak iragarri zuten orduan Asturiasko Printze zenarekin ezkontzeko konpromisoa hartua zuela.
Erlijio-zeremonia 2004ko maiatzaren 22an ospatu zen, Madrilgo Santa María la Real de la Almudena Katedralean. 
Bi alaba dituzte: Leonor, Asturiasko Printzesa, eta Sofia infanta; Madrilen jaio ziren biak, 2005eko urriaren 31n eta 2007ko apirilaren 29an, hurrenez hurren.

  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    Catedral de la Almudena. Madrid, 22.05.2004
  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    Catedral de la Almudena. Madrid, 22.05.2004
  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    Palacio de La Zarzuela. Madrid, 02.07.2012
  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    Palacio de La Zarzuela. Madrid, 02.07.2012
  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    2010,
  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    Palacio de La Zarzuela. Madrid,
  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © EFE

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    Palacio de La Zarzuela. Madrid , 15.07.2007
  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © EFE

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    Palma, 05.08.2009
  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © EFE

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    Catedral de la Almudena. Madrid, 22.05.2004
  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    Madrid, 22.05.2004
  • Sus Majestades los Reyes, junto a la Princesa de Asturias y la Infanta Doña Sofía
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Sus Majestades los Reyes, junto a la Princesa de Asturias y la Infanta Doña Sofía

    Palacio Real de Madrid, 19.06.2014
 

PRESTAKUNTZA ETA LAN ESPERIENTZIA

Gazte-gaztetatik prestakuntza eta lana uztartu zituen, eta La Nueva España eta ABC egunkarietan eta EFE albiste-agentzian jardun zuen, azken horretan nazioarteko edizioan, karrerako azken urtean. Doktore-ikasketak Mexikon hasi zituen, eta bertan Siglo 21 egunkariaren laguntzaile izan zen.
Telebistan, Bloomperg estatubatuar kateak Madrilen duen egoitzan hasi zen erreginaren ibilbidea. Ekonomian, finantzetan eta merkatuetan espezializatua dago kate hori, eta Efe Agentziak ikuskatzen du. Jarraian, CNN eta Canal+ kanalek osatutako CNN+ kateak kontratatu zuen, erreportari, erredaktore eta aurkezle gisa.
2000. urtean Espainiako Telebistan sartu zen, eta bertan albistegiaren bigarren edizioko edizio-taldearekin jardun zuen, eta Informe Semanal saioa aurkezteko ardura hartu zuen. Ondoren goizeko albistegia eta TVEko albistegietan Euroari buruz eskaini ziren emanaldi bereziak aurkeztu zituen, eta berriemaile berezia izan zen munduko hainbat tokitan, gaurkotasun-gertaeren berri emanez. Gizarte-, hezkuntza- eta zientzia-arloko erredaktore ere jardun zuen, eta, geroago, albistegiaren bigarren edizioko edizio-taldera itzuli zen, beste kide batzuekin batera aurkezpenaren ardura hartzeko.
Madrilgo Prentsa Elkarteak "Larra" Saria eman zion. 30 urtetik beherakoa izanik, urtean gehien nabarmentzen den kazetariari ematen diote sari hori.

  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © EFE

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    1997. Madrid,
  • S.A.R. la Princesa de Asturias
    © TVE/EFE

    S.A.R. la Princesa de Asturias

    2000. Madrid,
 

JARDUERA OFIZIALAK

Familia eta Berorren Maiestate Erregearen zeregin instituzionalari babesa ematea dira erreginaren lehentasunak. Hortaz, egunero alaben ardura hartzen du, eta Felipe errege jaunarekin batera ere jarduten du ekitaldi ofizial batzuetan, amaren zereginekin bateragarri eginez.
Gainera, 2007. urteaz geroztik agenda propioa dauka eta Berorren Maiestate Erregearen Etxeko jarduera ofizialen esparruan garatzen du, Berorren Errege Gorentasun Asturiasko Printzearen Idazkaritzaren eremuan. Haurrekin eta gazteekin jardun du batik bat, eta, alor horien barruan, hezkuntzarekin eta osasunarekin zerikusia duten gaiak jorratu ditu batez ere.
Hezkuntzan, 6 urtetik 16 urtera bitartekoen prestakuntza zuen lehentasun nagusia, eta, bereziki, Lanbide Heziketaren sustapena eta babesa.
Erreginak buru-belarri jardun du, halaber, irakurketaren eta irakurmenaren sustapenean, ikaslearen adimena garatzeko funtsezko ardatza den neurrian, eskola uztearen eta eskola-porrotaren aurka borrokatzeko.
Printzesa nabarmen inplikatu da, halaber, lehen haurtzarotik ohitura osasungarriak jabetzearekin, uste osoa duelako osasun fisikoa eta mentala ohitura horietan oinarritzen dela, eta ohitura horiek emaitza bikainak izango dituztela baldin eta haurren bizitzaren lehen urteetan indartzen badira. Besteak beste, elikadura, jarduera fisikoa eta gizarte-trebetasunen garapena oso egokitzat jotzen ditu, adin kritikoetan adikzio goiztiarrak saihesteko funtsezkoak diren heinean.
Osasunaren eremuan, ezohiko patologia edo gaixotasunak jasaten dituztenak ikusarazi nahi izan ditu erreginak, eta horiei guztiei eta haien familiei babesa eskaini nahi izan die. Gainera, minbiziaren aurkako borrokan ere inplikatu da. Ezohiko gaixotasunen alde hartutako konpromisoa saritzeko, Alemaniako presidente federalaren emazte Eva Kohler andreak Berlinera, Alemaniara, gonbidatu zuen, ikerketa-sari batzuk emateko ekitaldira, eta hori izan zen bere agenda propioaren esparruan atzerrian egin zuen lehen jarduera.
2010eko irailean, erregina Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko eta haren Zientzia Fundazioko ohorezko presidente izendatu zuten. Horrela, lehen aldiz onartu zuen horrelako presidentzia iraunkor bat, eta hala egin zuen, batetik, gaixotasunak gizartean duen eraginagatik, eta, bestetik, elkarteak, ikerketaren, informazioaren, prebentzio-kanpainen eta boluntario-lanaren bitartez, minbiziaren aurkako borrokan duen garrantziarengatik. Presidentzia konprometitua eta aktiboa da, eta, beraz, aipatutako eremuetako jarduera jakin batzuetan parte hartzeaz gain, aldian-aldian lan-bilerak ere egin ditu elkartearen jarduerak, programak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.

  • Visita a la nueva Biblioteca del Instituto de Educación Secundaria "Néstor Almendros"
    © EFE

    Visita a la nueva Biblioteca del Instituto de Educación Secundaria "Néstor Almendros"

    Tomares (Sevilla), 21.11.2008
  • Celebración del primer Día Mundial de las Enfermedades Raras
    © EFE

    Celebración del primer Día Mundial de las Enfermedades Raras

    Palacio del Senado. Madrid, 10.03.2009
  • Conmemoración del 70º aniversario del Instituto Ramiro de Maeztu
    © EFE

    Conmemoración del 70º aniversario del Instituto Ramiro de Maeztu

    Instituto Ramiro de Maeztu. Madrid, 28.01.2010
  • Viaje de Su Alteza Real la Princesa de Asturias a Berlín para asistir a la entrega de la III edición del Premio Eva Luise Köhler de Investigación sobr
    © EFE

    Viaje de Su Alteza Real la Princesa de Asturias a Berlín para asistir a la entrega de la III edición del Premio Eva Luise Köhler de Investigación sobre Enfermedades Raras, de la Fundación Eva Luise y Horst Köhler

    Berlín, 01.03.2010
  • Jura de Bandera de los nuevos Guardias Reales
    © EFE

    Jura de Bandera de los nuevos Guardias Reales

    Madrid, 10.04.2010
  • Visita al Colegio bilingüe de Educación Infantil y Primaria "Joaquín Blume"
    © EFE

    Visita al Colegio bilingüe de Educación Infantil y Primaria "Joaquín Blume"

    Madrid, 26.04.2010
  • Visita al Centro Integrado de Formación Profesional "Profesor Raúl Vázquez"
    © Zipi

    Visita al Centro Integrado de Formación Profesional "Profesor Raúl Vázquez"

    Madrid, 02.02.2011
  • Inauguración de la 33 Olimpiadas de Formación Profesional (Spainskills 2011)
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Inauguración de la 33 Olimpiadas de Formación Profesional (Spainskills 2011)

    Madrid, 04.04.2011
  • Reunión de trabajo sobre el Plan de Acción de la Asociación Española Contra el Cáncer para el 2012
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Reunión de trabajo sobre el Plan de Acción de la Asociación Española Contra el Cáncer para el 2012

    Madrid, 13.01.2012
  • Reunión de trabajo y posterior encuentro sobre la práctica de deporte adaptado y la promoción turística de las Illes Balears en este ámbito
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Reunión de trabajo y posterior encuentro sobre la práctica de deporte adaptado y la promoción turística de las Illes Balears en este ámbito

    Palma de Mallorca, 27.07.2011
  • Entrega de los galardones "V de Vida" y las "Ayudas a Investigación Oncológica 2011"
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Entrega de los galardones "V de Vida" y las "Ayudas a Investigación Oncológica 2011"

    Zaragoza, 29.09.2011
  • Foro contra el cáncer "Por un enfoque integral". Prevención y atención multidisciplinar
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Foro contra el cáncer "Por un enfoque integral". Prevención y atención multidisciplinar

    Madrid, 02.02.2012
  • Reunión de trabajo de la Federación Española de Enfermedades Raras (FEDER)
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Reunión de trabajo de la Federación Española de Enfermedades Raras (FEDER)

    Madrid, 14.02.2012
  • Visita al Centro Integrado de Formación Profesional Superior de Energías Renovables (CENÍFER)
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Visita al Centro Integrado de Formación Profesional Superior de Energías Renovables (CENÍFER)

    Imárcoain (Navarra), 07.03.2012
  • Visita al Centro Integrado de Formación Profesional Superior de Energías Renovables (CENÍFER)
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Visita al Centro Integrado de Formación Profesional Superior de Energías Renovables (CENÍFER)

    Imárcoain (Navarra), 07.03.2012
  • Entrega de los Premios Fundación CNSE 2011
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Entrega de los Premios Fundación CNSE 2011

    Madrid, 15.03.2012
  • Audiencia a una representación de la Red Estatal de Mujeres con Discapacidad (REDM)
    © Casa de S.M. el Rey / Borja Fotógrafos

    Audiencia a una representación de la Red Estatal de Mujeres con Discapacidad (REDM)

    Madrid, 03.05.2012
 
Erreginaren lehentasunetako bat zientzia-ikerkuntza sustatzea da, eta ez bakarrik ezohiko gaixotasunei edo minbiziaren aurkako borrokari dagokienez, baita, hezkuntzaren, osasunaren eta berrikuntzaren testuinguruan, zientzia-ikerkuntza oinarrizko zutabeen barruan sartzea ahalbidetzen duten ekimen guztiei laguntzeari dagokionez ere. Hau da, zientzia-ikerkuntzak betiere lehentasuna izatea lortu nahi du, guztion aurrerabideren alde egiten duen gizarte baten jomuga ere izaki.
Desgaitasunaren munduak ere erakarri du erreginaren gogoa. Urte hauetan Espainiako gizartearen zenbait kolektibori laguntza instituzionala eskaini die, hala nola ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei edota gorreria edo espektro autistaren nahasmenduak dituztenei, besteak beste.
Berorren Maiestate Erregearekin batera hainbat jarduera militarretara bertaratzen da erregina, eta Armadekin harremanetan egon da, Indar Armatuen Egunean azalduz, zenbait Unitateri Borroka Banderak emanez, eta Errege Guardiaren banderaren zina egiteko ekitaldi baten buruan egonez.
Berorren Maiestate Erregearekin joaten da urtero atzerrira, bidaia ofizialetan.
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin
  • Compartir en Google+