Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal

Berorren Maiestate Sofía Erregina

Ahalegin guztiak egingo ditugu drogen gaitzari aurre egiteko eta gure gazteentzat eta Espainiako gizarte osoarentzat etorkizun libreagoa eta itxaropenez beterikoa lortzeko

Madrid, 8.6.2011
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin
  • Compartir en Google+

Sofía Erreginaren Fundazioa

Sofía Erreginaren Fundazioa 1977an eratu zen Berorren Maiestate Erreginak berak jarritako kapital txiki bati esker ongizate- eta kultura-izaerako fundazio misto bat da, irabazi-asmorik gabea eta izaera iraunkorrekoa. 1994az geroztik, hezkuntza- eta osasun-arloko proiektu ugari kudeatzen eta sustatzen ditu, baita gizarte-laguntza eta laguntza humanitarioko proiektuak ere, haurren, adinekoen, etorkinen, desgaituen eta hondamendi naturalek eraginpean harturikoen mesedetan izan direnak.
Fundazioaren Patronatuko Batzarraren presidente exekutiboa da Berorren Maiestate Erregina; gutxienez sei bokalek eta gehienez hamarrek osaturiko Batzarra da, bokal guztien artean Batzorde Betearazle bat eratzen da eta kide guztiak ere Zarzuela Jauregian lanean aritzen diren langileak dira.
2002tik 2007ra Alzheimer Proiektua izan da Sofia Erreginaren Fundazioaren jardun-ildo nagusietako bat, eta horren erakusgarri nagusia Sofia Erreginaren Fundazioaren Alzheimer Zentroa da, Vallecasen inauguraturikoa 2007an, orain arte bertan 27 ikerketa-proiektu garatu direlarik, horietarik sei nazioartekoak. 60 zientzia-argitalpen eta biltzar eta zientzia-bileretarako 38 komunikazio baino gehiago ere eragin ditu.
Gaur egun "Vallecas Proiektua" deituriko diagnostiko goiztiarreko Ikerketa Proiektu bat ari dira garatzen, 1.800.000 eurorekin horniturikoa eta 1.000 boluntarioren laguntza duena. Era berean, Orientazio Diagnostikoko Unitate bat sortu da, gaixotasun hori ikertzeko eta diagnostikatzeko baliagarria izango dena.
Madrilgo Erkidegoak kudeatzen du Sofia Erreginaren Alzheimer Zentroa asistentzia-alderdiari dagokionez eta Ikerketa Neurologikoetako Ikerketa Zentroa Fundazioak (CIEN), aldiz, ikerketa-alderdiari dagokionez. Honako hauek biltzen ditu bere egituran: Barnetegi-erregimeneko egoitza bat, 156 Alzheimer gaixoentzat prestaturikoa, 40 gaixoentzako erregimen anbulatorioko eguneko zentro bat, gaixotasunari buruzko ikerketa-unitate bat, eta gaixotasunari buruzko prestakuntza-zentro bat osasun-arloko langileentzat, senitartekoentzat eta boluntarioentzat.
  • Escuchar
  • Imprimir la página
  • Enviar a un amigo
  • Suscribirse al RSS de la página
  • Compartir en Facebook
  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Linkedin
  • Compartir en Google+